Goierrin etorkizunari begira

Legazpiko Goitibera lasterketa maiatzaren 9an zen ospatzeko, Ormaiztegiko froga berria aldiz Ekainaren 7an. Biak bertan behera geratu dira egungo egoera dela eta. Egoera honek, egutegian datarik gabe zegoen Lazkaoko lasterketa berriari ere kalte egin dio.
Hala ere, Maldan Behera elkartetik proposamen bat bidali diegu hiru udaletxeei lasterketa hauek aurtengoan bertan behera gera ez daitezen. Hirurak asteburu berean egiteko gonbitea luzatu diegu, lasterketaren kudeaketa eta antolakuntza lanak elkartu eta guk eramango ditugularik, honela antolakuntza eta partaidetza gastuak murriztuz.
Oraindik ezin dugu ezer zehatzik aurreratu bainan badirudi aurrera doala guztia!