Legazpiko lasterketa atzeratu egingo da

Legazpiko jaietarako soilik hilabete bat falta den honetan eta azkenaldian jasaten dugun egoera segituan aldatuko ez dela aurreikusirik, Legazpiko Udalak Santikutz jaiak ez ospatzeko erabakia hartu du.

Honek, gure bi ekitaldiei kalte zuzena egiten die; Maiatzaren 4rako aurreikusita zegoen Sputnik Ekitaldia eta Maiatzaren 9ko Legazpiko Goitibera lasterketari hain zuzen ere.

Orain egun batzuk Maldan Beheran erabakia hartu genuen azken unera arte lasterketa eta ekitaldien antolakuntzarekin jarraitu nahi genuela, garrantzitsua ikusten bait dugu ahal den neurrian ekintza ezberdinak beharrezkoak izango direla berrogeialdiaren ondoren. Hala ere, ezinezkoa ikusten genuen gure proba Aztiriko maldan antolatzea. Horregatik, martxoaren 24ean komunikatua egin genuen lasterketa Hegialdera itzuliko zela.

Iada guztia prest geneukan Hegialden lasterketa antolatzeko. Izen emateak irekitzeko prest genituen iada, sariak ere sortze prozesuan, kartela prest, araudia,… bainan Legazpiko Udaletik oharra jaso berri dugu, gaur Apirilak 2, Santikutz Jaiak bertan behera geratuko direla esanez.

Honekin batera, maiatzaren 4ean egitekoa geneukan umeentzako Sputnik Ekitaldia bertan behera geratuko da. Hala ere, aitortu dutenez, Santikutz Txiki jaiek hartuko dute Irailean herriko jai nagusien erreleboa beraz, oraindik konfirmatzeko badago ere, Irailaren bigarren asteburuan egingo dugu umeentzako ekitaldi hau.

Lasterketari dagokionez, “stand-by” utzi beharko dugu momentuz. Tarte bat hartuko dugu elkartean data berriak proposatu eta hauek udalarekin eztabaidatzeko. Edozein berri daukagunean jakinaraziko dizuegu.

Berri txar honekin, euskal inertzia koparen hasera atzeratu egiten da beste behin ere. Aldaketa gehiago egon ezean, Ekainaren 7an Ormaiztegin programaturik dagoen lasterketa berriarekin ekingo diogu lehiari.

Zaindu zaitezte guztiak eta #geratuetxean.