Ormaiztegiko lasterketa bertan behera

Ekainaren 7an, euskal inertzia kopa berriaren bigarren lasterketa geneukan programaturik Ormaiztegin. Hau, lehenengoz ospatzekoa zen goitibera jaitsiera bat zen, Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak Ormaiztegiko Udalarekin batera bultzatuta. Azkenik, egungo egoera dela eta ezin izango da ospatu.

Bagenekien aurrez eguna gerturatu ahala zaila izango zela mantentzea eta Ormaiztegiko udalarekin batera lasterketa atzeratzea pentsatu genuen asera batean. Hala zirudien egingo zela bainan atzoko egunez, froga 2020. Urtean bertan behera uztea erabaki zen.

Ormaiztegiko udalaren esanetan, “Une honetan, herriko komertzioek dituzten beharrei aurre egiteko erabiliko baita aurrekontua. Beraz, pena ikaragarriz, baina aurtengorako bederen ezezkoa eman beharrean aurkitu gara. Kontuak kontu, espero dugu ulertzea, une honetan herri mailako komertzio eta hostailari txikiek ere laguntza handia behar dutela, eta egoera berri honi aurre egiteko guztion arteko elkarlana ezinbestekoa dela.”

Maldan Behera elkarteko kideak guztiz ados gaude jaso dugun erantzunarekin, gu ere ekonomia krisi honen kaltetu garelako eta garrantzitsuagoa ikusten dugu horrenbestetan gure ekitaldiak babestu dituen komertzio txikia bultzatzea, goitibera lasterketa bat baino.

Etorkizuneko planak

Hala ere, ahal den neurrian ez dugu denboraldia hutsune batekin laga nahi eta lanean genbiltzan Legazpi eta Ormaiztegiko Lasterketak uda ondoren asteburu berean antolatzeko, honela antolaketa gastuak murriztuz eta partaidetza bultzatu asmoz.

Oraindik ez dugu datarik ezarri bainan saiatuko gara aurreikusita genuen formulari eusten alternatiba ezberdinak begiratuz. Edozer dakigunean gure webgunean jarriko dugu informazioa.

Gainera, espero dugu hurrengo asterako momentuz aurrera doan Beteluko lasterketaren berri ematea.

Ordurarte, ondo izan guztiok.