Sopuertako goitibera lasterketa bertan behera

Uda aurrera doa eta oraindik ezin izan diegu goitibera lasterketa zein ekitaldiei hasera eman. Otsailean hasi zen pandemia egoerari ezin buelta emanik gabiltza oraindik ere. Nahiz eta ekitaldi eta kirol ugari euren ekintzak aurrera ateratzen dabiltzan, inertzia munduan badirudi ez goazela inora.

Orain dela gutxi irakurri genuen nola Euskal Inertzia Kopatik kanpo diren froga guztiak bertan behera geratuko zirela eta guk ere gaurkoan jaso berri dugun notizia txar bat eman beharra daukagu: Irailean egitekoa zen Sopuertako Lasterketa ez da ospatuko.

Hala ere, oraindik badugu esperantza eta lanean gabiltza irailean Sputnik Ekitaldiekin itzultzeko eta Urrian pare bat lasterketa aurrera ateratzeko.

Telebista piztu eta notizietan Futbola ikusi dezakegu egunero. Txirrindularitza eta Pilota lehiak ere badabiltza antolatzen. Ia kirol guztiak martxan daude, gure modalitatearekin horrenbeste antza duten auto lasterketak barne. Aisiaren arloan ere berdin (Bertsolaritza emanaldiak, kontzertuak,…). Orduan, zergatik ez dira goitibera lasterketa edo ekitaldiak antolatzen?

Maldan Behera inertzia kirolen elkarteko kideak Gipuzkoako Trafiko zein Kirol Sailarekin harremanetan jarri gara eta jaso dugun erantzuna, Koronabirusari aurre egiteko protokolorik sortuta ez dagoela da.

Protokolo hau federakuntzek sortzen dute eta gero Aldundiak edo dena-delakoak onartzen ditu, edo ez. Gure kasuan ez dago kirol federakuntzarik orduan inork ez du hartu lan neketsu hori. Inork, Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak ezezik.

Goitibera lasterketa eta ekitaldiak segurtasun osoz normaltasun berrian antolatu nahian, Koronabirusa medio hauek antolatzeko protokoloa idatzi, eta onartzeko bidali dugu. Hurrengo asteetan espero dugu onartuta izatea eta honela, bertako argibideak jarraituz, lasterketak aurrera atera ahal izango dira.

Hala ere, badaude antolatzaile batzuk ezingo dutenak aurre egin aldaketa berriei eta festen aurrekontuak beste zerbitzu garrantzitsuagoetan erabiltzen diren bitartean, lasterketak bertan behera geratuko dira, Sopuertako kasua topatu dugun bezalaxe.

Jakin hala ere lanean gabiltzala Izarrako lasterketa eta Goitiberak Goierrin ekitaldiak aurrera atera ahal izateko, baina unea iritxi ahala ikusten bada ez dela guztiontzat segurua, hauek ere bertan behera lagako ditugu.