Loading…

ASEGURUEN BONUAK

Euskal inertzia kopan argi laga dugu betidanik inertzia kirolen aseguru baliagarri guztiak onartzen ditugula. Horrek, badirudi min egin diela askori eta euren aseguruak gure lasterketetan baliogabetzea erabaki dute. Hori dela eta, pilotuak dira kaltetu nagusiak eta eguneko aseguruarekin parte hartu behar izaten dute lasterketetan.

Honi aurre egiteko, Euskal Inertzia Kopako antolakuntza batzordeak deskontu ezberdinak eskaini nahi dizkie parte hartzaileei kostuak murrizteko asmoz eta urteko aseguru egoki bat kontratatzen dugun bitarte, jakina da eta horren bila lanean gabiltzala eta hurrengo denboraldirako prest izango dugula.

Read More

Euskal Inertzia Kopa prestatzen ari dira

LEGAZPIKO MALDAN BEHERA INERTZIA KIROLEN ELKARTEAK HARTU DU ANTOLAKETAREN ARDURA

Maldan Behera inertzia kirolen elkartea normaltasunera itzultzen ari da, pixkanaka. Pare bat lasterketa antolatzea lortu dute eta horrek pandemia heldu zenean esku artean zuten proiektuari berriro ekiteko indarra eman die: Euskal Inertzia Kopa.

Read More

Maldan Behera elkartea diru bilketan ari da Euskal Inertzia Kopa antolatzeko

Goitibeheren euskal egutegia handitzeko egitasmoari heldu dio Legazpiko inertzia kirol elkarteak. 2022rako 10 lasterketa hitzartu dituzte momentuz, eta gehiagorekin ari dira lanean. Diru bilketa 14ra arte da.

Legazpiko Maldan Behera inertzia kirolen elkarteak goitibehera lasterketen urte berriari normaltasuna itzularazteko ekinbidea hartu du. Udaz geroztik, «gutxika» lortu dute karreretara itzultzea, eta lasterketa eta ekitaldi pare bat gauzatu dituzte. Dinamika horri eutsi nahi diote 2022. urtean, eta pandemia hasi zenean esku artean zeukaten proiektua martxan jarri dute berriro ere: Euskal Inertzia Kopa.

Read More

Crowdfunding Euskal Inertzia Kopa

Tras más de dos años de trabajo, esta vez sí, la Euskal Inertzia Kopa es una realidad. Ya estamos llegando a distintos acuerdos con organizadores y proveedores para que este nuevo campeonato sea el definitivo, el que todos los amantes de la inercia nos merecemos.Pero como en todo, los inicios son difíciles y costosos.

Es por ello que, llegados a este punto, necesitamos vuestra ayuda.

Read More