Unai Loyola, 300km 24 ordutan

Gaurkoan, gure Goitibera lasterketa eta ekitaldietan beti partaide eta gertuko den Unai Loyolak erronka berri bati ekingo dio “Aspanovas Bizkaia – Asociación de padres de niños con cáncer” elkarteari lagundu nahirik.

Beti bezala, patinak jantzi eta oraingoan 300Km egingo ditu Arratiako bailaran 24 ordutan. Aipatu beharrekoa gainera, ez duela abiadurazko patinen gainean egingo, baizik eta gurpil txikiko patin “normal” batzuk soinean jantzita. A ze meritua!

Erronka solidario honen helburua, aipatutako elkarteari diru sarrerekin laguntzea izango da. Horretarako, azpiko argazkiko argibideak jarraitu beharko dira.

Maldan Behera elkarteak bere borondate eta esfortzua zoriondu nahi luke. Animo Unai!!